Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XXV. Topaketa
Azaroaren 17an eta 18an Zaragozan Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XXV. Topaketa egin zen, Ebropolisek antolatuta eta Zaragozako Udalaren laguntzarekin. Oraingoan “Energia eta hiria. Zero igorpenetatik buruaskitasun energetikora” jorratu zen.
Jardunaldietan hirietako energiaren bi alderdi jorratu ziren. Alde batetik, hiri-inguruneen energia-trantsizioa beharrezkoa da eredu garbiago eta eraginkorragoetarantz, klima-aldaketak eta nazioarteko konpromisoek planteatutako erronkei erantzun ahal izateko.
Bestalde, une honetan energiak berebiziko garrantzia du enpresen lehiakortasunean eta administrazio publikoen eraginkortasunean, eta arazo larria da familientzat.