Hankyung Business (Hego Korea)
Hankyung Business aldizkari korearraren ordezkaritza bat Bilbora etorri da Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiari elkarrizketa egitera, Bilbao Metropolitarraren suspertze-prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Hankyung Business astero argitaratzen den ekonomiari buruzko aldizkari bat da. 1995ean sortu zen, eta “Korea Economic Daily” delakoak argitaratu zuen. Argitapena Koreako industria-gerrikoko hiriei eta haien suspertzeari buruzko erreportaje berezia prestatzen ari da. Artikulua, besteak beste, Bilbori eta Malmöri buruzkoa izango da. Izan ere, hiri horiek krisi handia eta beherakada ekonomikoa jasan izan zituzten, eta, ondoren, eraldatu eta suspertu egin ziren. Helburua adibideak bilatzea da, betiere, Koreako manufaktura-hirietako egungo krisiari konponbidea emateko. Izan ere, hiri horiek beste krisi bati egiten ari zaie aurre, bai eta eskualde-mailako atzeraldi ekonomiko bati ere.