Gyeongnam Center for Social Economy and Entrepreneurs (Hego Korea)
GSEF 2018 (Global Social Economy Forum) biltzarraren markoan, Hego Koreako GNCSEE (Gyeongnam Center for Social Economy and Entrepreneurs) erakundearen talde batek (ekitaldira bertaratuko da eta bertan parte hartuko du) Elkarteari eskatu dio hitzaldi bat emateko Bilbao metropolitarraren lehengoratze-prozesuari buruz, bertako beste zenbait hizlarirekin batera, urriaren 2an egingo den mintegi batean, 16:45etik 19:50era, “Hiri garapen jasangarria eta gizarte-berrikuntza” mintzagai. Honakoa da Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiaren hitzaldiaren gaia: “Regional Development and Social Economy in Bilbao”.
GNCSEE irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da; 2011n sortu zen, eta zeregin nagusia du Korean antolaketa sozioekonomikoa sustatzea, gizarte-berrikuntza erraztea, sare sozial eta ekonomikoak eraikitzea, eta gobernantza bultzatzea.
Tong-young hiriak (Hego Koreako Gyeongsangnam-do aldean) antz handia dauka Bilborekin, ontzi-eraikuntzako iraganagatik eta industriaren gainbeheragatik. Beraz, Koreako gobernua neurri handiko proiektua sustatzen ari da hiria leheneratzeko, Tong-youngen itxi zen ontziolaren lekuan, bertako kulturan oinarrituta.
GNCSEE taldea ekonomia sozialeko irakasleek, LH (Korea Land and Housing Corporation) enpresako zuzendari nagusiak eta ekonomia sozialeko beste zentro eta enpresa batzuetako kideek osatuta dago.