Garapen Ekonomikoa eta Metropoliaren Finantzaketari buruzko foroa
Bilbao Metropoli-30ek Andeetako Unibertsitateko (Kolonbia) Cider (Garapenari buruzko Ikasketen Diziplina Arteko Zentroa) erakundeak antolatutako “Garapen Ekonomikoa eta Metropoliaren Finantzaketa” foroan parte hartu du, “Garapen ekonomiko metropolitarrari” buruz hitz egiteko.
Bost fororen bidez, Andeetako Unibertsitateko Cider-ak, Bogotako Habitataren Idazkaritzak eta Etxebizitza, Hiri eta Lurralde Ministerioak (Uraren eta Oinarrizko Saneamenduaren ministrordetzaren bidez) indarrak batu zituzten eztabaida kolektibo bat sortzeko etorkizuneko Bogota-Cundinamarcako metropoli-eskualdearen eraikuntzaren funtsezko alderdi batzuei buruz.
Tokiko eta nazioarteko adituen, ordezkari politikoen eta gizarte zibileko kolektiboen ahotsen bidez, etorkizuneko metropoli-eskualdearen funtzionamendua arautuko duen Lege Organikoa hobeto garatzen lagunduko duten ideien eztabaida sortzea bilatzen dute foroek, hiria eta metropoli-eskualdea pentsatzeko, planeatzeko eta gobernatzeko modua nabarmen aldatuko duen