Danimarkako udal zuzendaritzako eta kudeaketako profesionalak
Aurten ere, Bilbao Metropoli-30ek Dansk Arkitektur Centeren bitartez Bilbo bisitatzen duten Danimarkako udal zuzendaritzako eta kudeaketako 25 profesionalez osatutako talde bat hartu du.
Bere interesa da Bilbo Metropolitarraren garapenaren esperientzia ezagutzea eta lurralde-garapen orekatuarekin, epe luzerako ikuspegiaren garrantziarekin eta elementu ukiezinekin lotutako erronkak partekatzea, hiri-eraikuntzaren zati gisa.