Cultural Capital (Sydney)
Zuzendari nagusiak Harry Partridgeri, Australiako Sidney hiriko Cultural Capitalen zuzendariari, egin dio harrera; izan ere, Bilboko eraldaketari eta Guggenheim Museoaren eraginari buruz informazioa eskuratzeko interesa dauka, kultura-azpiegituren inguruan idazten duen aldizkari baterako. Cultural Capital sortze- eta kultura-agentzia da. Arte-proiektuak inplementatzen ditu, eta gobernuari zein garapen-industriari kultura- aholkularitza eskaintzen dio. Kulturatzat jotzen da komunitateen barneko harremanak lotzen dituen ehun konektiboa; toki baten izaera definitzen du, eta, horrenbestez, kultura-identitatea sortzen du, eta bizilagunak, bisitariak, negozioak eta inbertitzaileak erakartzen ditu.
Elkarrizketaren mintzagaia Bilboren diseinu-politikak/hirigintza-plangintza izan da, bai iraganekoa bai Guggenheim Museoak horietan izan duen inpaktuarekin izandakoa. Halaber, interesa agertu dute Guggenheim Museoak Bilboko bizilagunei eta kultura-bizitzari ekarri dizkion onurak zein desabantailak ezagutzeko.