“Converses de Maig”, Valentzian eta Bellreguarden
Maiatzaren 16an eta 17an, “Converses de Maig. Sumar per a governar-nos el territori” izenburua duten bi jardunaldi izan dira. Lehena Valentzian izan da, eta eremu metropolitarrei buruzkoa izan da: bigarrena, berriz, Bellreguarden izango da, lurraldearen kudeaketari buruz.
Jardunaldiak toki-kudeaketari eta lankidetzaren abantailei buruzkoak dira, eta teknikariei edota udal-ardurak dituztenei zuzenduta daude. Bertan, Bilbao Metropolitarraren plan estrategikoa eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen lankidetza publiko-pribatua azaldu dira.
Antolatzaileak Ajuntament de València, Ajuntament de Bellreguard, Consorci Comarques Centrals Valencianes eta Universitat de Valènciako IIDL (Instituto Interuniversitario en Desarrollo Local) dira, Fundació Nexerekin batera.