Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioa
BM30eko bazkide sortzaile da Bilboko Udala, eta, haren Bilbao Internationalen eskariz, zuzendari nagusiak Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioaren (CAME) ordezkaritza bat jasotzen du. Konfederazioa elkarteek, merkataritza-guneek, federazioek, udalek eta abarrek osatzen dute, eta interesa dute ezagutzeko bai Bilbon ETEak babesteko dauden ekimenak eta programak zein Bilboren eraldaketa prozesua, elkarlan publiko-pribatuaren ikuspegitik.
Ordezkaritza 33 kidek osatzen dute, eta Bilbo bisitatzen dute Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen eskutik.