Bucaramangako metropolialdea (Kolonbia)
Bilboko Udalaren bitartekaritzarekin, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak Bilbo metropolitarraren lehengoratze eta plangintza estrategikoaren prozesua aurkezten du, Kolonbiako ordezkaritza baten aurrean. Bucaramangako metropolialdeko alkate eta exekutiboek osatzen dute ordezkaritza, eta UN-Habitat erakundeak koordinatzen du bisita.
Hauek dira aipatutako ordezkaritzaren intereseko gaiak: Metropolialdeko gobernantza eta finantzaketa (aliantza publiko-pribatuak, udalerrien ekarpena, project finance, gobernu nazionalaren ekarpenak), garraioa eta zerbitzu publikoak barne.
Bereziki, Bucaramangako metropolialdea Plan Estrategiko Metropolitarra ezartzen ari da; hori dela eta, oso garrantzitsua da plangintzako figurak berrikustea eta metropolialdeko udalerrietan plangintza politika publiko bihurtu dadin lortzeko prozesua aztertzea.