Biobío eskualdeko gobernua (Txile)
Txileko BioBío eskualdeko ordezkaritza bat hartu dugu, Rodrigo Díaz gobernadorea buru zela.
Txileko eskualde horretako gobernuarekin Eusko Jaurlaritzak aspalditik ditu lankidetza-harremanak, eta, esparru horretan, Euskadira egindako bisitan, oso interesgarria iruditu zaie Bilboren birsorkuntzaren esperientzia ezagutzea. Hori dela eta, Bilbao Metropoli-30ekin elkartu dira, hiriaren eraldaketa horren erreferente gisa, hasieratik gaur egunera arte jarraitu den prozesua eta, nola ez, etorkizuna ezagutzeko.