Biobío eskualdea (Txile)
Sektore publiko, pribatu eta ekintzaileko Biobío eskualdeko (Txile) delegazio bat hartu da SPRIren bidez.
Honako hauek izan dira delegazioko kideak: Erwin Schmann eta Michelle Tobar (Biobío eskualdearen nazioartekotasunari buruzko talde akademikoko partaideak), Claudio Maggi (Concepción Unibertsitateko Ikerketa eta Garapeneko errektoreordea) eta Patricia Medina, Felipe Barría eta Maritza San Martín (Biobío eskualdearen nazioartekotasunari buruzko Diplomaren taldeko partaideak).