“Bilbao-Pittsburgh: Post-Industrial Cities” mahai-ingurua
Bilbao Internationalen proposamenez, Elkartea Workshop-Mahai-inguru bat antolatzen da elkarlanean; Irazabal-Matiko Auzo Factoryan da, eta izen hau dauka: “Bilbao-Pitsburgh: Post-Industrial Cities”.
Bilbao eta Pittsburgh hiriak orain urte batzuk senidetu ziren, eta, hiri postindustrialak direnez gero, badituzte antzekotasunak; hori dela eta, harreman estua dute.
German Marshall Funden harremanen testuinguruan, Mr. Don Carter Carnegie Mellon Universityko Hiri Post-Industrialen Institutuko zuzendariarekin batera, ekimen bat bultzatu da Bilbora Pittsburgheko ordezkaritza bat erakartzeko. Pittsburgh Technology Council eta Bilbao International aritu dira horretan, eta helburua da Bilboren eraldaketaren historia zein izan den ezagutaraztea.
Zentzu horretan, BM30eko zuzendari nagusia gonbidatu dute Bilbao Metropolitarra eraldatzeko prozesua zein izan den azaltzeko. Era berean, programan parte hartzen dute Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendariak eta Jordi Albareda Fair Saturdayren fundatzaileak. Lehenak egungo Bilbori buruz hitz egiten du; bigarrenak azaltzen du zertan den eragin soziala, ekintzailetza eta Artea&Kultura lantzen dituen Fair Saturday proiektua.