Aguascalienteseko (Mexiko) Gobernua
Euskadik Mexikon daukan Ordezkaritzaren bitartez, Bilbao Metropoli-30ek Guillermo de la Torre Sifuentes Aguascalienteseko (Mexiko) Gobernuaren Plangintza, Partaidetza eta Garapenerako idazkariaren bisita jaso du. Berarekin batera, Luis Fernando Anaya Proiektu Estrategikoen koordinatzailea eta Gabriel Portell Aguascalienteseko Gobernuaren kanpo-aholkularia etorri dira.
Mexikoko ordezkaritzak metropoli-eremua eraldatzeko interesa du, batez ere garapen ekonomikoaren ikuspegitik.