Programa hau Bizkaia Talent elkartearen lidergopean garatzen da, eta honako erakunde hauen laguntza jasotzen du: Bilbao Metropoli-30, EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultatea, Deustuko eta EHUko Zuzenbide Fakultatea, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School, EHUko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa, Deustuko Ingeniaritzako Goi Eskola (ESIDE), Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, MUko Enpresa Zientzien Fakultatea, EHUko Ekonomia eta Enpresako Fakultatea eta bost elkargo profesional: Euskadiko Ekonomialarien Elkargoa; Euskadiko Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa; Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa; Abokatuen Elkargoa; eta Ingeniari Industrialen Elkargoa.
Programak behar besteko oinarriak finkatzea dauka helburu, Bizkaian pertsonetan oinarritutako profesionaltasunaren mugimendua eratzeko, estrategiak proposatzeko eta garatzeko, emaitzak behatzeko, proposatutako helburuak betetzeko eta Euskadin bertan profesionaltasunaren balioa lantzeko. Horri esker, emankorragoak, berritzaileagoak eta lehiakorragoak izan ahalko dira gure enpresak. Era berean, ekimen honek gure herrialdean talentua garatzeko laguntza profesionala ematea ere badu helburu.