Bilbao Metropoli-30 elkartearen XX. urteurrena zela-eta 2011n abian jarri zenetik, Elkartea profesionaltasunari loturiko BasquePRO proiektuan ari da lanean, gure etorkizunaren balio paradigmatiko gisa. BasquePRO proiektuak pertsonen eta horien balioen garrantzia eta ideiak edukitzeko, proiektuak abiarazteko, amets egiteko, pasioarekin lan egiteko, sakrifikatzeko eta arriskuak hartzeko gaitasuna azpimarratzen ditu, etorkizuneko garapenerako gako estrategiko gisa.
Proiektu horren esparruan, BasquePRO Elkargoak delakoan Elkargo Profesionalen sarea sortu zen. Sareak 50.000 elkargokide inguru ditu Euskadin. Sareak interes orokorreko proiektuetan elkarlanean aritzeko aukera ematea du helburu. Indar batuketa horrek ordezkatzen duten gizarte zibila hobeto artikulatzea dakar; izan ere, profesionalei beren bizitza-ziklo osoan lagundu diezaieketen erakundeak dira.