Zuzendari nagusia
Politika Zientzietan lizentziatua eta Psikologian graduatua. Erakunde Jokabideari buruzko Psikologiako Ikerketari buruzko masterduna izateaz gain, Idoia Postigok prestakuntza zabala dauka, besteak beste, honako leku hauetan jasotakoa: Oxfordeko Unibertsitatea; Erresuma Batuko London School of Economics; eta Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatea (AEB). Gainera, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez jario handiz hitz egin eta idazten du.
Ia 30 urteko eskarmentua dauka hiriko pentsamendu estrategikoari lotutako jardueretan eta Elkartearen proiektuen kudeaketan, gurean nahiz nazioartean.
Bere intereseko jardueren artean mendizaletasuna eta literatura daude. Orain arte, eleberri bi argitaratu ditu, hainbat arlori buruzko gogoetekin batera: adimen emozionala; motibazioa; ekipoen kudeaketa; eta coaching-a. Eduki horiek bere blog pertsonalean eta Taldeen Kudeaketa Profesional eta Emozionala (2018), ESICek argitaratua, eta Guía Imprescindible para Emprendedoras: un enfoque desde el coaching (2021), Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak argitaratua, izeneko liburu teknikoetan partekatu ditu.