Presidentea

Jose_Antonio_Garrido

1991ko maiatzaren 9ko Batzar Orokorrak José Antonio Garrido Martínez izendatu zuen presidente.

José Antonio Garrido industria ingeniari doktorea da, baita Goi mailako Zuzendaritza Programako graduduna ere IESEn.

Hainbat kargu bete izan ditu: Iberdolako kontseilari ordezkaria, Gamesako presidenteordea EHN-n, GESTECeko presidentea eta MAPFRE Global Riskeko Kontseilu Aholkulariko presidentea; 300 ikerketa-proiektu baino gehiago bultzatu ditu, Euskal Herriko enpresa, unibertsitate eta teknologia zentroekin. Iberdrola Zientzia eta Teknologia saria eta Irakasle Bisitarien Programa sortu ditu. Horrez gain, beste hainbat kargu bete ditu: Espainiako Instalazio Zientifiko Handien Batzordeko presidentea, COTEC Fundazioko presidenteordea, Duero Ustiatzeko Nazioarteko Batzordeko kidea, Europar Batasuneko hainbat programaren aholkularia, Sare Elektriko Handien Nazioarteko Batzordeko kidea, eta European Round Table of Industrialist (ERT) erakundeko kidea.

Hezkuntzaren arloan, irakaslea izan da Bilboko Industria Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan, baita Deustuko Unibertsitatean ere, eta presidente kargua bete du Deustuko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan eta Altuna Fundazioan. Honoris Causa doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Urrezko Domina, Deustuko Unibertsitatean, baita Deustuko Unibertsitateko Fundazioaren sortzailea ere.

Gaur egun, Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteko (Bilbao Metropoli-30) presidentea da, baita Basque Metropoliko presidentea, Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiako osoko kidea, Berrikuntza Sustatzeko Fundazioko Puig Adam domina, Bilboko ohorezko kontsula, Jakiundeko (Eusko Ikaskuntzako Zientzien, Arteen eta Letren Akademia) akademikoa, IK4ren Estrategia Batzordeko kidea eta enpresa-familien eta ETE-en aholkularia ere.