Nortzuk gara
Bilbao Metropoli 30 irabazi-asmorik gabeko elkarte publiko-pribatua da, 1991n sortua, eta Bilboko metropolialdearen etorkizunari buruzko hausnarketa egiten du.
Gaur egun, 140 erakunde publiko, enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko, hezkuntza zentro eta gizarte erakunde baino gehiago dira elkartearen bazkideak. Metropoliaren hainbat sektore ordezkatzen dituzte horiek guztiak.
Bere funtsezko zeregina Bilbo Metropolitarrerako epe luzerako ikuspegi partekatua bultzatzea da. Hasiera batean 30 udalerriz osatuta (hortik datorkio izena) egon arren, metropoli kontzeptuaren malgutasuna aintzat hartzen du, muga geografiko zehatzik gabeko eremua delako. Era berean, ikuspegi hori lortzeko, bazkideen ahalegin publiko eta pribatuen uztarketan oinarritzen da, proiektu eraldatzaileak bultzatuz.
Bilbao Metropoli 30 onura publikoko erakunde izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 1992ko ekainaren 9an, eta bere lana lehentasunezko jarduera dela aitortu dute, Bizkaiko 10/2023 Foru Arauaren bitartez.