Compliance

 

Delituen Prebentzio eta Praktika Profesional Onen Kontzientziazio Plana

Erakundea etengabe ari da egokitzen araudien estandar altuenetara. Horregatik, Bilbao Metropoli-30ek Delituen Prebentzio eta Praktika Profesional Onen Kontzientziazio Plana zehaztu du.

Bilbao Metropoli-30en antolamendu-eredu hau, Erakundearen arrisku penalen prebentzioaz arduratzen dena, webgune korporatibo honen esteka batean dago eskuragai. Horrela, Bilbao Metropoli-30ek delituen gaineko barne-prebentzioan egiten duen lana ezagutu dezakete bai langileek bai Erakundearekin harremana daukatenek (zein ez daukatenek). Horrez gain, Erakunde barruan gerta litezkeen delituak edo indarrean dagoen araudiaren aurkako jarrerak komunikatu daitezke, horretarako gaitu den bidea erabilita.

Kanal etiko edo salaketa-kanal honek, canaldenuncia@bm30.eus helbide elektronikoaren bidez, balizko lege-hauste edo arau-hausteak pertsona juridikoei jakinaraztea ahalbidetzen du. Kanal honen helburua beharrezko egiaztatze eta arakatzeak egiten, eta neurri egokiak hartzen, laguntzea da.

Compliance Plana (laburpena)

Elkartearen delituak prebenitzeko ereduaren eta arrisku penalen berrikuspenaren ziurtagiria (2020ko maiatza)