Hirigintza, lurralde-aldaketa eta azpiegiturak
Arrazoizkoa den moduan, lurralde osorako hausnarketa batek bereziki hedatua egon behar du gure Hinterlandean (gutxi gorabehera, 7 milioi biztanle inguru dira), eta, jakina, gutxieneko koherentzia bat gorde behar du kanpoaldearekin; kanpoalde hori, bada, ingurune-baldintza gisa hartuko dugu. Horretarako, gure eskumen-araubideen berezko murrizketak gainditu beharko genituzke, gure lurralde-ikuspegia handitzeko, eta, hala, gure eraginpean dagoen eremu osora hedatzeko; hots, gure Hinterland osoa hartzeko.
EAEko lurralde-eremua eta eskumenak gainditzeko, ezinbestekoa izango da harremanekin lotutako zenbait kontzepturen bultzada; esaterako, lidergoa eta lurraldeen arteko aliantzak (edo, hobeto, hirien artekoak). Gure eraginpeko eremu osoaren ikuspegia sortzeko gai izan behar dugu, eta ikuspegi horretan alderdi guztiak identifikatzeko, win-win estrategia batean oinarrituta.
Eremu osoaren ikuspegi horren barruan funtsezko helburuak partekatzea eta paperak modu orekatuan banatzea sartzen da. Gure metro-poliak lidergoa eduki ahal izango luke, bere espezializaziotik baliorik handiena jaso ahal izateko; aldi berean, prozesu bera bultzatuko luke inguru osoan, eta lurralde- eta funtzio-eredu hori kudeatuko luke, mailarik gorenenean.
Horrenbestez, multzo osoaren oreka eta zuzentasuna errespetatu beharko litzateke, horixe baita jarrerarik onuragarriena, eta horrelaxe maximizatuko baita gure eraginpean dagoen eremuaren errendimendu orokorra, bai eta geurea ere.
“Bilbao zerbitzu aurreratuak eskainiko dituen metropoli bihurtzea, industria-eskualde moderno baten barruan”. Hori egin nahi badugu, xehetasun osoz eskatzen dituen ezaugarri guzti-guztiak goitik behera garatu behar ditugu, hiri handi orok dituen oinarrizko hiru dimentsio hauetan:
- Metropolia giza eta gizarte-ingurunea da.
- Metropolia ingurune fisikoa eta euskarria da.
- Metropolia ekonomiarako espazioa eta espazio profesionala