Funtzio publikoa eta Administrazioa
Administrazio Publikoak, bere hedadura osoan, etengabe eragiten du hiritarren bizitzan, haren erabaki eta ekintzen bitartez. Alderdi ekonomikotik, BPGren %10 baino gehiago da. Garrantzi horrengatik, Administrazio Publikoan diharduten langileak “funtsezko aktiboa” dira gure gizartean, hain zuzen ere, gure gizarteko balio hauek sustatzeko: “profesionaltasun-espiritua, gauzak ongi egitea, sakrifizioa, ongi egindako lana eta arriskua”.
Jarduera-ildo hauek hartu beharko lirateke aintzat:
- Erabaki politiko eta administratiboak hartzeko sistema optimizatzea: une oro maila globalean eskura daitekeen informazio eta ezagutza onenean oinarrituko direla bermatu behar da.
- Administrazio publikoak eraldatzea eta haien gerentzia- eta bideratzaile-gaitasunak indartzea, arau-emaile eta prestazio-banatzaile gisa izan duten usadiozko paperaren aurrean.
- Sektore publikoan antolamendu-aniztasuna bultzatzea; horretarako, formula hibrido berriak sustatu beharko dira, publiko eta pribatuak, sektorea malgu eta eraginkorra egiteko, eta kontuak behar bezala eman ditzan.
- Sektore publikoa osatzen duten entitateen autonomia indartzea.
- Enplegatu publikoen trebakuntza modernizatzea, beste ezeren gainetik erakunde publikoen eginkizun eta balioekin konpromisoa har dezaten bultzatuz, eta kudeaketarako gaitasunak gara ditzaten.
- Bilbao Metropolitarreko parte diren erakunde publiko guztietan emaitzetan oinarritutako aurre-kontua txertatzea.
- Administrazio publikoek bultzatzen dituzten programa eta proiektuetan ebaluazioaren kultura sustatzea, hiritarren bizi-kalitatea hobetzen duten ala ez aztertu ahal izateko, eta ondasun publikoak sortzen laguntzen duten ala ez.
- Hiritarrek zerbitzu publikoen diseinuan eta zerbitzuok eskaintzeko moduan parte har dezaten sustatzea.
- Administrazio publikoek onartu behar dute erronka geroz eta konplexuagoak dituztela aurrez aurre, eta ziurtasun ezak markatzen duela egoera. Konplexutasun horregatik, beharrezkoa da ikuspegi eta esperientzia desberdinak batzea, sektore publikoan izan ezik, baita enpresa eta gizarte zibilarekiko kolaborazioan ere. Horretarako, ezinbestekoa da administrazioko sailen, erakunde publikoen eta gobernuko mailen arteko lankidetza sendotzea.