ANDREkintzailea programaren VI. edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko. Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean Bizkaiko AED-Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.
ANDREkintzailea 2019ko maiatzetik 2020ko martxora bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.
ANDREkintzailea 2019-20 programaren zirriborroa.
2019ko maiatzaren 8an, goizeko 11:00etan, informazio-saio bat egongo da BEAZen (Sabino Arana, 8 – Bilbo).
.