Bilboko Balioen Agiria
Bilbao Metropoli-30ek bat egin du Bilboko Balioen Agiria – Bilbao Balioen Hiriarekin, zeina Bilboko Udalak zuzenduriko proiektua baita.
Bilbao Balioen Hiriaren helburua da leku bat sortzea erakundeek, erakunde sozialek, enpresek, komunikabideek, ikastetxeek eta hiritarrek analisiak egiteko, elkarrizketatzeko, hausnartzeko eta talde lanerako balia dezaten, guztiek Bilboko hiriarentzako balio partekatuak sustatzeko.
Agiriarekin bat egiten dutenek konpromisoa hartu dute agiri honetako muinarekin eta edukiarekin bat egiten duten jarrera eta jokabideak izan eta sustatzeko. Agiri horrek jasotzen ditu bilbotarren ustez Bilboko elkarbizitza egituratu behar duten balioak.
Bilbao Metropoli-30ek parte hartu du aipatutako balio horiek zehazteko iragan hilabeteetan egin diren bileretan, eta gai horretan duen esperientziaren berri eman du. Esperientzia aberatsa da; lehenik, 2005eko urtarrilean “Orain, pertsonak” aurkeztu zuen; gero, 2006an Bilbon egin zen Balioen nazioarteko kongresua bultzatu zuen, eta Hego Ameriketako hainbat hiritan antolatu dituzten Hiria eta Balioak lantzeko hainbat Forotan ere aritu da Bilbao Metropoli-30.
Balioen Agiriarekin bat egiteko dokumentua: