ANDREkintzailea programaren V. edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.
Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean Bizkaiko AED-Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.
ANDREkintzailea 2018ko maiatzetik 2019ko martxora bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.
Maiatzaren 11an informazio-saio bat egon zen BEAZen (Sabino Arana, 8 – Bilbo).