Belfasteko Queen’s University
Queen’s University hiri-zerbitzu publikoen kudeaketaren arloko praktika onei buruzko azterketa bat ari da egiten; hain zuzen ere, gizarte-gatazkako egoeretan, hala nola, manifestazioetan, arrazagatiko intentsio-egoeretan, etab. Ikertzaile nagusia, Joanne Murphy doktorea, George J. Mitchell Senatariaren Bake Globalerako, Segurtasunerako eta Justiziarako Institutuko kidea, Bilbon izan da, hiri-ingurunearen kudeaketa politiko eta sozialari lotutako sail eta zerbitzuen arduradunak elkarrizketatzeko asmoz.
Bilbao Metropoli-30 elkartean, Bilbao metropolitarra suspertzeko prozedura aurkeztu zaio, krisi ekonomikoko garaietako garapenaren eredu gisa.