IV Emakumea, Berdintasuna & Ekintzailetza Foroa
“Emakumea, Berdintasuna & Ekintzailetza” foroaren xedea da enpresaren alorreko berdintasun, dibertsitate, bateratze eta lidergoaren inguruan eztabaidatzea. Community of insurance da antolatzailea, eta, besteak beste, Bilboko Udalaren babesa du; Bilbao Metropoli-30 elkartea erakunde laguntzaile gisa arituko da.
Itziar Urtasunek, Berdintasun, Lankidetza, Bizidetza eta Jaietako Saileko Zinegotzi Ordezkaria, irekitzen du ekitaldia, eta hainbat alorretako hitzaldiak egongo dira: instituzionalak, enpresetakoak, unibertsitatekoak eta gai horietan esperientzia duten herrialdeenak; Suediak, adibidez, gaiaren inguruko ikuspegi gaurkotua eskaintzen du.
Nabarmentzekoa da honako hauek eskaini duten laguntza: Mario Garcés, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasunerako Estatu idazkaria; Karin Casola, Zurich Woman Network erakundearen zuzendaria, eta Luisa Alli Turrillas, IKEAko Komunikazio zuzendaria. Bestalde, Suediako enbaxadoreak ere hartu du parte ekitaldian.
Foroa maiatzaren 18an da, Deustuko Unibertsitatean (Icaza aretoa).