Hirien plangintza eta kudeaketako ikastaroa Deustuko Unibertsitatean
Deustuko Unibertsitateak, Bilbao Metropoli-30 elkartearekin eta Monterreyko TEC erakundearekin lankidetzan, “Hirien plangintza eta kudeaketa. Hiria birpentsatuz: hiri gobernantzarako tresnak eta politika publikoak” ikastaroa antolatzen dute, 2016ko ekainaren 20tik uztailaren 1era.
Ikastaroan, berrikuntza politikoko proposamena, gobernu demokratikoko eredua eta lidergo kolaboratzaileko estiloa jorratzen dira. Hiriaren etorkizun iraunkorrerako estrategiak eta tresna politikoak aztertzen dira, eta, era berean, kontzeptu hauek biltzen dituen esparru kontzeptuala ezagutarazten da: iraunkortasuna, lurraldea-hiria prospektiba, hirien plangintza estrategikoa, politika publikoen inplementazio estrategikoa, gobernantza, herritarrak eta parte-hartzea.