ANDREkintzailea programaren XI. edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.
Programa Bilbao Metropoli 30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean AED Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.
ANDREkintzailea 2025eko urtarrilatik 2025eko abendura bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izan ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira.
Saioak BEAZen (Sabino Arana, 8, Bilbo) eta gehienak bi ordukoak izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.
Urtarrilaren 10ean, goizeko 10:00etan, informazio-saio bat egongo da BEAZen. Informazio-saioak gehienez ere ordubete iraungo du. Izan ematea: https://forms.gle/fSeKJLcmcwjAoZD57
Informazio gehiagorako: ANDREkintzailea programa 2025 (PDF)