“Mobilizatu Giza Eskubideen alde! Mugi zaitez!” erakusketa

Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena dela-eta, Bilbao Metropoli 30ek aldarrikatu nahi du Giza Eskubideak izan daitezela bizi garen inguruneen eta gure metropoliaren etorkizunari buruz hartzen ditugun erabakien oinarri.

Esparru horretan, Bilbao Metropoli 30 Mobilizatu Giza Eskubideen alde! Mugi zaitez! Erakusketa hartuko du eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra BECeko atarian izango da ikusgai. Erakusketa UN Etxea erakundearen ekimana da, eta egitasmoa gauzatzeko, Amesten, Mujeres con Voz eta Naizen, elkarteekin aritu da elkarlanean. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren babesa ere badu.

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren #Standup4humanrights kanpainari laguntzeko, UN Etxea – Asoziazion del País Vasco para la UNESCO elkarteak Ane Pikaza  euskal artistak ilustratutako erakusketa ibiltari honen sorrera bultzatu du. Giza eskubideak sexu-, kultura- eta funtzio-aniztasunaren ikuspegitik sustatzea du helburu, ikusleen konpromisoa eta ekintza sustatuz.

Pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasunak ezagutzera, betetzera eta haiei buruz gogoeta egitera gonbidatzen zaitugu, eta gizarte justu eta askotarikoen eraikuntzan parte hartzera.

Metropolia gara