Bizkaian Talentia/Skills Programaren X. edizioa
2023/2024 kurtsoan, Talentia/Skills Programaren X. edizioa abiarazi da Bizkaian, lehen “Bizkaiko Profesionaltasunerako Gaitasunak” izenekoa. Bizkaia Talentek gidatzen du Talentia Zerbitzuaren barruan, eta Bilbao Metropoli 30 Elkarteak kudeatzen du. Hiru euskal unibertsitateen (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) eta IED Kunsthal Bilbao zentroaren ikasleek parte hartzen dute. Era berean, hainbat elkargo profesionalek ere parte hartzen dute programan, gaian duten ezagutza eta esperientzia azaltzeko: Ekonomistak, COQIQ, Caminos Euskadi, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua.
Urteetan zehar, Programan gero eta ikasle gehiago sartu dira eta fakultate berriak gehitu dira. Programak lau urteko ibilbidean zehar ikasleei lagundu nahi die, ikasten ari diren karreretan akademikoki eskuratzen ez diren gaitasunei buruzko ikuspegia eta ezagutza emanez. Horrela, programak ezagutza progresiboa ematen die, norberaren burua ezagutzen hasten dena, gero besteei edo parekoei ezagutzen eta, azkenik, ingurunearen ezagutzarantz aurrera eginez. Horrek guztiak ikasle-garaian, ikasle parte-hartzaileek bizitzako eta karrerako plana diseinatzea, euren interes eta asmoetan oinarrituta. Plan hori euren garapenerako tresna izango da, eta, modu horretan, maila pertsonal zein profesionalean satisfazio handiagoa lortuko dute.
Programa honen bitartez, ikasleek profesional adituen laguntza dute, jarduera akademikoetan eta curriculumari dagozkion jardueretan euren plana diseinatzeko orduan. Gainera, karreran eskuratutako trebetasun eta gaitasunen portafolioa garatu ahal izango dute, eta euren talentua enpresa eta erakundeei eskaintzen ikasiko dute, balioaren eta ongizatearen sorreran arreta jarriz. Hala ere, zeharkako eskumenen taldekako tailerrek, elkargoaren euskarria duten taldekako tailerrek, taldekako coaching saioek eta gizarte-ekintzako ekimenek osatzen dute programa.