GazteEKIN! ekimenaren 2. edizioa

BILBO ETA BERE METROPOLIAREN ETORKIZUNA ZURE ESKU DAUDE!
Lagun iezaguzu elkarrekin pentsatzen!

2022an Bilbao Metropoli 30ek GazteEKIN! ekimena jarri zuen abian, gazteek metropolirako duten etorkizuneko ikuspegia ezagutzeko. Zehazki, helburua da ikuspegi hori etorkizuneko proiektu eraldatzaileen definizioan inplikatzea, modu partekatuan metropoli ekologiko, ekonomiko eta sozialki iraunkor, oparo eta justu bat eraikitzen laguntzeko.

Urtero, GazteEKIN! ekimenak eta proiektuak definitzeko 2035eko Hausnarketa Estrategikoaren funtsezko aldagaietako baten ikuspegia proposatuko die parte-hartzaileei.

Bigarren deialdian, landutako gaia etorkizuneko PRESTAKUNTZA eta HEZKUNTZA izan zen, eta 150 gazte inguruk hartu zuten parte. Programan San José de Calasanz Zentroko Rafa Pilarrek eta UPV/EHUko Joseba Albizurik irekiera instiuzional egin zuten, gaur egungo hezkuntzaren eta prestakuntzaren bi alderdietatik ikuspegia emateko, etorkizunari begira. Ondoren, hainbat dinamika izan ziren bertaratutakoen artean, eta programa amaitzeko, Global Shapers Bilbaoko Fernando Ochoak parte hartu zuen, gazteak egungo gizartean beren ideiekin laguntzera animatuz.

GazteEKIN! ekimenak Bilbao Metropoli-30en kide diren hainbat erakunderen laguntza du, besteak beste: Bilboko Udala, San José de Calasanz ikastetxea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroa.

Ekitaldiaren argazki galeria osoa

Ekitaldiaren argazki galeria osoa