Nazioarteko Mintegia. Etorkizuneko metropoliak
Hiri-lurraldeek etengabeko ahalegin berritzaileak eta sortzaileak behar dituzte enplegua sortzeko, garapen ekonomikoa garatzeko eta biztanleen bizi-kalitatea bermatzeko. Testuinguru horretan, Bilbao Metropoli-30 Elkarteak “Nazioarteko Mintegia. Etorkizuneko metropoliak” 4. Edizioa antolatu zuen, “Stay human. Be sustainable” izenpean.
Encuentros BM30 Topaketak nazioarteko adituek emandako mintegiak eta hitzaldiak dira, ezagutzaren hainbat arlotakoak. Horien helburua Bilbao Metropolitarrak gainditu behar dituen erronkak agerian uztea da, bai eta epe luzerako eta erakargarritasun intelektual handiko ideia eta proposamen teknikoak ematea ere, egoeraren ezagutzan sakontzeko azterketa- eta ikerketa-proiektuak abiarazten laguntzeko, bai eta suspertze-prozesuan lagun dezaketen eragile publiko eta pribatu guztien parte-hartzea eta lankidetza bultzatzeko ere.
Etorkizuneko Metropoliaren 2023. edizioa martxoaren 30ean izan zen Euskalduna Bilbaon, eta giza garapen jasangarriaren garrantzia agerian jarri zuen, Euskadin orain arte egindako lana aurkeztuz eta, oraingo honetan, arlo horretan sentsibilizatzen lagun dezaketen eta GJHak ezartzeko ibilbidean jardunbide egokiak eskain ditzaketen nazioarteko beste adibide batzuk gonbidatuz.
Aurtengo programa goi-mailako irekiera instituzional batekin hasiko zen, eta Mark Drakeford Galesko Lehen Ministroak aurkeztu zuen mintegia, trantsizio demografiko eta sozialaren erronkei eta aukerei buruz hitz egiteko, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia den Jonan Fernándezen aurretik.
Ondoren, hiru eztabaida-saio egingo ziren. Horietan, Bilbao Metropoli-30eko erakunde partaide batek eta nazioarteko txostengile aditu batek parte hartu zuten, eta elkarrekin honako gai hauekin lotutako ekimenak aztertuko zituzten: komunitate integratzaileen etorkizuna, hiri-eremuak eta iraunkortasunaren erronkak, eta metropoli bizigarrietarako hiri-plangintza.
¿Por qué es necesario incorporar la psicología en la planificación urbana? Deia, 2023/03/30
‘Mantente humano. Sé sostenible’ El Correo, 2023/03/30
El Seminario Internacional “Metrópolis de futuro” ha abordado iniciativas internacionales vinculadas al desarrollo urbano sostenible Estrategia Empresarial, 2023/03/31
Egitaraua (PDF)
[/smart-grid]