“Euskara eta 2030 Agenda”hitzaldia
Elkargo Ekin jardueren zazpigarren edizioan, Inés García Azkoaga Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kideak hitzaldi interesgarria eman digu.
Hitzaldian ikuspegi ezberdin batetik begiratu diogu 2030 Agendari: hizkuntza eta kultura aniztasunaren ikuspegitik, alegia. Gogoeta bat proposatu digu hizlariak, helburuak erdiesteko orduan hizkuntzak jokatzen duen zereginaren gainean. Gure gizarte-harremanetan hizkuntza hain funtsezkoa izanik, 2030 Agenda eta euskararen artean dagoen lotura hartu genuen hizpide. Horren harira, ikusirik hizkuntza eta aniztasuna ez direla esplizituki jasotzen 2030 Agendan, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak “17+1” aldarrikapenari ekin zion. Aldarrikapena zertan datzan azaldu eta adibide batzuk jarri dizkigu egin daitekeenaren eredu gisa.
Antolatzailea: BasquePRO Elkargoak Euskaraz
Bilbao Metropoli 30en ekimena elkargo parte-hartzaileekin batera:
- Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
- Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
- Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
- Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Ofiziala
- Euskal Ekonomistak
- Bizkaiko Graduatu Sozialen Elkargo Ofiziala
- Bizkaiko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
- Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofiziala
- Arabako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoa
- Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa
- Euskadiko Herrilanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoa
Sare sozialetan: @elkargoeus