“Etorkizuneko metropoliak” nazioarteko mintegia
Bilbao Metropoli-30 Elkarteak “Etorkizuneko metropoliak” nazioarteko mintegia antolatu zuen. Ekimena, Encuentros BM30 Topaketen esparruan egin zen, formatu birtualean, 2021eko apirilaren 26tik 30era bitarteko astean, egunero, 12:00etatik 13:00etara.
Mintegi hau 2018an hasi zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren landidetzarekin, eta hiri-erronka globalei lotutako nazioarteko hainbat ekimen jorratu zituen, haietatik irakaskuntza erabilgarriak lortu ahal izateko. Hori dela eta, apirileko azken asteko egun bakoitzean, Elkarteak nazioarteko proiektu desberdin baten aurkezpena eskaini zuen eta ondoren, gai berean lan egiten duen gure inguruko erakunde batekin batera eztabaida sortu zuen.
Jarraian, asteko egun bakoitzean parte hartu zuten erakundeak zehazten dira:
- Astelehena, apirilak 26:
Irekiera instituzionala: Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetza Arloko zinegotzia
Nazioarteko aurkezpena: “Falling Walls project”, Sebastian Turner proiektuaren sortzailearen eskutik - Apirilak 27, asteartea:
Irekiera instituzionala: Nora Sarasola, BBK Fundazioko zuzendaria
Nazioarteko aurkezpena: “Social Progress Index” Fredrik Lindegren, Head of Culture of the City of Umea (Suedia) - Apirilak 28, asteazkena:
Irekiera instituzionala: Elias Unzueta, Petronor Berrikuntzako gerentea eta H2ren sektoreko foroaren koordinatzailea Energiaren Klusterraren barruan
Nazioarteko aurkezpena: “Leuven. European Innovation Capital “, Mohamed Ridouani Lovainako alkatearen eskutik. - Osteguna, apirilak 29:
Irekiera instituzionala: Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendaria
Nazioarteko aurkezpena: “The Creative Administration Project”, Charles Landry, hiri sortzaileei buruzko nazioarteko idazle, hizlari eta aholkularia - Ostirala, apirilak 30:
Irekiera instituzionala: Iban Rodriguez, Leioako alkatea
Nazioarteko aurkezpena: “Child-friendly Cities”, Anuela Ristani Tiranako (Albania) alkateordearen eskutik
Mintegia Zoomen egin zen eta aldi bereko itzulpena izan zen.