KIMERAvsKIMERA

Bilbao Metropoli-30, Bilbao Bizkaia Design Week-en esparruan, BIDCk ( Bilbao Bizkaia Design Council) sustatutako KIMERAvsKIMERA proiektuan parte hartu du, Aklima klusterrarekin (ingurumena eta ekoindustria) eta Eide (euskal diseinua), Karraskan (diziplinaz gaindiko kultura-berrikuntza) eta Wikitoki (elkarlaneko praktiken laborategia) elkarte profesionalekin batera. Proiektuak diseinu espekulatiboko metodologia du oinarri, eta agertoki eta erronka konplexuei buruz pentsatzeko balio du.

Metodologia hori ingurumenaren inguruan erabili da lehen aldiz, Zorrotzaurre uhartea eszenatoki gisa hartuta. Hiru arlo tematikotan jarri da arreta: hiri erresilientea, bizi-kalitatea eta ekonomia zirkularra.