ST3: Carlos Moreno eta «15 minutuko hiria»
Bilbao Metropoli-30 elkarteak ST3 (Strategic Trends Think Tank) izeneko ekimena abiarazi du. Haren helburua nazioarteko adituak gure metropolira etortzera gonbidatzea da, hiriguneen etorkizunari buruzko pentsamendu abangoardista eta berritzaileena gurera ekartzeko asmoz.
Hurrengo astelehenean, azaroaren 29an, Carlos Moreno Sorbonne Unibertsitateko Katedradunarekin hasiera emango diogu ekimenari. Bera dugu «15 minutuko hiria» deritzon kontzeptuaren bultzatzaile eta Anne Hidalgo Pariseko alkate eta Frantziako presidentegaiaren aholkulari:
- Carlos Morenoren «15 minutuko hiria» kontzeptuaren aurkezpena
9:30etik 11:00etara Deustuko Unibertsitateko CRAI eraikinean.
Carlos Morenoren aurkezpenaren barruan, bertaratuko direnek gaiari lotutako galderak edo kezkak helarazteko aukera izango dute eta hitzaldiaren osteko eztabaida interesgarri eta atsegin baten bidez erantzungo ditu. Izena emateko: https://forms.gle/BqGuKvvS1Vm97KwCA
- Bilbo Metropolitarreko alkateen eta Carlos Morenoren arteko topaketa
12:00etatik 13:00etara BECeko Batzar Zentroan.
Topaketa honetan «15 minutuko hiria» kontzeptua bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da. Gainera, gure metropolian gizakion neurriko hirigintza garatzeko ditugun aukerei buruz kontzeptuaren sortzailearekin gertutik eta zuzenean eztabaidatu ahal izango dugu. Hasiera instituzionala: Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea.
Gehiago jakiteko (CVa eta 15 minutuko hiriaren kontzeptuari buruzko bideoa/ artikulua)